13:28

Gaztea

Datuak

Gaztea da EAEko musika-irrati entzunena, CIESen arabera

EITB.EUS

Astelehenetik ostiralera 131.000 lagunek egiten dute bat Gaztea Irratiarekin. Hala, EAEko bigarren musika-irrati entzunenak baino 23.000 entzule gehiago ditu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Gaztea Irratia da Euskal Autonomia Erkidegoko musika-irrati entzunena, CIESen urteko lehen neurketaren arabera. Hain zuzen ere, 131.000 entzule ditu aipatu irratiak, astelehenetik ostiralera, EAEko bigarren musika-irrati entzunenak baino 23.000 gehiago.

Iazko lehenengo neurketarekin alderatuz, gora egin dute emaitzek. Izan ere, 2015eko datuek erakusten dutenez, 12.000 entzule gutxiago zituen orduan Gaztea Irratiak.

Aipatzekoa da, baita ere, astegunetan 477.000 lagunek egiten dutela bat EiTB komunikazio taldeko irratiekin (Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Gaztea, Radio Vitoria eta EiTB Musika).

a EiTB Musika).

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean