Parte hartzeko azken eguna:2015/10/01

Marabilli Sormen Festibala jaialdirako sarrerak banatu ditugu

Marabilli Sormen Festibala jaialdirako sarrerak banatu ditugu

Sarrera bikoitz bana zozkatuko ditugu ostiraleko eta igandeko kontzertuetarako.

Urriaren 1an ekingo diote Ondarroako Marabilli Sormen Festibala jaialdiari. Eskaintza kultural paregabea egongo da lau egunetan zehar Bizkaiko kostaldeko aipatu udalerrian, eta Gazteak han izango diren kontzertuetara doan joateko aukera eman nahi dizue.

Urriaren 2an, adibidez, La M.O.D.A eta We Are Standard arituko dira Beikozinin, eta Gaztean sarrera bikoitz bat zozkatuko dugu. Urriaren 4an, berriz, leku berean, Anarik Zure aurrekari penalak lana aurkeztuko du. Horra joan nahi dutenen artean ere, sarrera bikoitz bat zozkatuko dugu.

Horretarako, aipatu zuzenekoetatik zeinetara joan nahi duzuen zehaztu beharko duzue parte-hartzaileok. Zorte on!

 

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali
  • Irratia zuzenean