Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Gasteizko udaltzainek 1.200 isun jarri dituzte astebetean, zorroztasun greban

Herriak eta Hiriak

GASTEIZ

Gasteizko udaltzainek 1.200 isun jarri dituzte 10 egunetan zorroztasun greba dela-eta

EITB.EUS

2017/11/10

Gasteizko sindikoak salaketak ez tramitatzeko eskaera egin dio Udalari, baina horrelakorik ezin duela egin erantzun du Gorka Urtaranen Udal Gobernuak.

  • Udaleko iturrien arabera, astebetean 1.200 salaketa jarri dituzte udaltzainek. Argazkia: EiTB

    Udaleko iturrien arabera, astebetean 1.200 salaketa jarri dituzte udaltzainek. Argazkia: EiTB

    Udaleko iturrien arabera, astebetean 1.200 salaketa jarri dituzte udaltzainek. Argazkia: EiTB
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Gasteizko udaltzainek zorroztasun-greba hasi zutenetik 1.200 isun jarri dituzte 10 egunetan, Udaleko iturriek jakinarazi dutenez. Iturri horiek zehaztu dutenez, sei aldiz biderkatu dira. Gasteizko sindikoak salaketak ez tramitatzeko eskatu zion Udalari, baina Gorka Urtaran alkatearen Udal Gobernuak erantzun dio Udaltzaingoak ipinitako salaketak tramitatzeko "obligazioa" duela. Bien bitartean, udaltzainek greban jarraitzen dute, eta sindikatuetako eta Udaleko ordezkariek astelehenean bilera egingo dute.

Gasteizko udaltzainak zorroztasun-greban daude joan den astetik, lan-hitzarmena eta agente gehiago eskatzeko. Lana zorrotz egiteko greba da, lana bera trabatzerainokoa. Hala, arau-urratze guztiak, txikiena izanda ere, zigortzen ari dira.

Azaroaren 24an eta 25ean egindako batzarretan erabaki zuten, gehiengoz, protesta mota honi ekitea.

Gorka Urtaran Gasteizko alkateak prentsaurrekoan ohartarazi duenez, grebaren nondik norakoak ikertzen ari da Udala, zorroztasun-greba “legez kontrakoa” baita.

Hori dela, zorroztasun-greba lan-gatazkan presio egiteko erabili izan dutenentzat “ondorioak” izango direla jakinarazi du Gasteizko alkateak.

Halaber, sindikatuaren eskakizunen harira, “negoziatzeko, elkarrizketan aritzeko eta akordioetara heltzeko” aurkeztu du Urtaranek bere burua.

Zorroztasun-grebak irauten duen bitartean udaltzainek jarritako isunak ez tramitatzeko eskatu zion asteazkenean Martin Gartziandia Gasteizko sindikoak Udalari. Horrez gain, goiz ordaintzegatiko deskontuaz baliatuta isuna ordaintzeko eta, gero, helegitea jartzeko eskatu zien kaltetutako herritarrei.

Hala ere, ez Udalak eta ezta sindikatuek ere ez dute ontzat jo sindikoaren proposamena.

Gasteizko Udal Gobernuak azpimarratu duenez, Udaltzaingoak jarritako salaketak tramitatu egin behar ditu, nahiz eta egun hauetan batez bestekoa baino espediente gehiago egin. Itziar Gonzalo Ogasun zinegotziaren esanetan, "salaketak kutxa batean sartzeko eskatzea, legea urratzeko gonbidapena egitea da eta hori ezin dugu planteatu ere egin".

Gonzaloren hitzetan, "ezinezkoa" da norberaren borondatez isuna ordaindu ostean bi administratibotik salaketa aurkeztea. Hori dela eta, jendea ordaintzera animatuta "espektatiba faltsuak" ez sortzeko eskatu du, behin ordainduta Udalaren kontrako errekurtsorik ez dagoela iritzita.

Ildo berean, sindikatuek ere sindikoaren adierazpenak gaitzetsi dituzte. Horien esanetan, udaltzainek Trafikoko ordenantza bete besterik ez dute egin. ELAko Roland Estebanezen arabera, hortaz, sindikoaren proposamena ez da "egingarria".

Bestalde, Udal Gobernuan jarrera aldaketa bat antzematen badute ere, oraindik ere mahai gainean proposamenik ez dutela azpimarratu du. Hori dela eta, astelehenean sindikatuek eta Udalak egingo duten bileran zerbait negoziatzen hasteko itxaropena agertu du.

 

 

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena