Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

123.000 entzulek egiten dute bat egunero Euskadi Irratiarekin

Euskadi Irratia

Gipuzkoan, informazio orokorreko kate entzunena da Euskadi Irratia, CIES etxearen azken neurketaldiaren arabera

Astelehenetik ostiralera, 123.000 entzulek egiten dute bat Euskadi Irratiaren sintoniarekin, Hego Euskal Herrian. Datu onak dira oso Euskadi Irratiarentzat; are Gipuzkoan. Probintzia horretan, euskarazko katea lider da informazio orokarra eskaintzen duten gainontzeko irrati eskaintzen gainetik.

EiTB komunikazio taldeko irratiekin 477.000 lagunek egiten dute bat astegunetan Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan, CIESek ostiral honetan, maiatzaren 20an, argitaratu dituen emaitzen arabera.

Euskarazko eskaintzari dagokionez, Euskadi Irratiaren emaitzez gain, Gazteak lortu duen marka nabarmendu behar da; 131.000ko entzule lortu baititu. Gaztea lider da EAEn irrati musikalen artean: 23.000 entzuletan gainditu du bere hurrengo lehiakiderik hurbilena.

EiTB Musikak, berriz, 28.000 entzuleren markari eutsi dio.

Radio Euskadirekin 168.000 entzulek egiten dute bat, CIESen urteko lehen neurketaren emaitzetan agertzen denez. Horrez gain, Radio Vitoria 27.000 lagunek entzuten dute  astegunetan.