Itxi

Amarauna

Amarauna

'Amarauna' Euskal Herrian eta munduan asteburu honetan

Ostiralean Basquetour-eko Arantxa Madariagarekin hitz egingo dute, larunbatean Amy Winehouse antzerkira eraman du Leire Ucha izango dute eta igandean Unax Ugalde pregoilaria izango dute.

Goizeko 10:00etatik 13:00a arte zabalduko dute 'Amaraunak' bere sareak Euskadi Irratiko mikrofonoetan.

Ostiralean, turismo datuak izango dituzte hizpide. Markakoa izaten ari da uda turismoari dagokionez: 200 mila pertsonak bisitatu dute dagoeneko Euskadi lehen sei hialbetean, eta 'Amaraunean' Basquetourreko zuzendaria Arantxa Madariaga izango dute. Horretaz aparte, Idahon, jaialdira joan direnekin ere hitz egingo dute, eta San Inazio egunez, Inaziar bidea egitea proposatuko digute Xabier Riezok eta Michael Pastorrek. Bestalde, albisteei aforismoak asmatuko dizkie Hasier Agirrek. Saioaren azken txanpan, hildakoak piztuko ditugu;  'Burua altxako balu' bertso musikatuen ikuskizuna Polloeko hilherrian eskeini berri, Euskadi irratiko estudiora ekarriko dugu: Bilintx, Sarriegi edota Clara Campoamorrek zer dute gaur egun esateko?

Larunbatean, Amy Winehouse kantaria antzerkira eraman duen Leire Uchak abeslariaren kantugintza eta bizitza nola jaso duen kontatuko digu. Eta horretaz aparte, espazio eskolak hartuko ditugu zapatu honetan ere, Zaloa Campillorekin. Unibersoari neurria hartzen saiatuko dira; izan ere, unibertsoa handitzen ari omen da. Joskintzaz ere ariko dira. Moda ikasi nahi duenak non ikasi dezake? Iraia Oiartzabalek proposatuko digu kurrikuluma eta Irati Guarretxena diseinatzaileak berea kontatuko digu. Lehoi eta artza ehizaz arituko dira New Yorkeko eta Moskuko berriemailearekin. Eta ez diote hutsik egingo musika hamabostaldiari. Hamabostaldi solidarioa aurkeztuko du Easo abesbatzako Maialen Dorronsorok eta Jesus Mari Gabilondok eta Carlos Ruizek lagunduko diete programan hitzorduak aukeratzen.

Eta igandean, Folklore akademiarekin batera Gasteizko jaietako pregoia botako duen Unax Ugalderekin hitz egingo dute. Eta blogarien atalean, oporretara goazenean sare sozialetan zer ez dugun egin behar kontatuko digute. Ez galdu!

gute. Ez galdu!