Itxi

Amarauna

Larunbatean

Durangoko Azokako protagonista guztiak larunbateko 'Amarauna'n

EiTB

EiTB

Euskal Herriko Liburu eta Disko azoka nagusiaren historia bildu duten argazkilariak, guztia ondo atera dadin lan egiten duten boluntarioak eta sortzaileak eurak gonbidatu ditugu larunbateko saiora.

'Amarauna'n Durangoko azokan pasako dugu asteburua eta baita asteartea ere.

50 urteko historiaren iruditegia errepasatuko dugu. Txelu Argoitia argazkilariak 15 urte daramatza azokan argazkilari, eta hura izango da gure gonbidatu larunbatean azoka ireki orduko, erretratuak ateratzeko eta baita Argazki Presseko argazkilariak ere.

Boluntarioak ari dira durangoko azokan lanean, orain 50 urte bezalaxe eta haiekin ere jardungo dugu solasean 11:00etan.

Egilerik ez da faltako: Joseba Sarrionandiaren saiakera aurkeztuko dugu. 'Lapur banden etika eta politika'. Gogoetaren plazan, euskal kulturaren ikusgarritasunaz, alfonbra gorriaz, etab jardungo dugu. Asisko Urmeneta, Andoni Egaña, Ruper Ordorikak eta Jon Maiak egiten dituzten gogoetak entzutera joango gara, standetan liburu eta diskoak sinatzera joaten direnekin hitz egiteaz gain.

Handiak eta txikiak biltzen ditu Durangok. Txikira ere joko dugu. Bonbereneak adibidez 18 urte bete ditu, eta haiengana arrimatuko gara. Gor disketxeak berriz, 25. Cassetteak jarriko dituzte salgai. Denboran atzera egiteko baliatuko dugu.

baliatuko dugu.