Itxi

Amarauna

Amarauna

Gerardo Bujanda: 'Frankismoaren aurka hiltzeak merezi zuen'

Hamasei urte zituela hasi zen Espainiako Gerra Zibila eta denetarik bizi izan du. Gerra eta gerra ondorengo bizipenak kontatu dizkigu.

  • 21:30 min
imagen player
imagen player
imagen player

Antiguakoa da Gerardo Bujanda Sarasola. Donostiako auzo horretan bizi da eta bertan jaio zen, Matia kalean. Datorren astean beteko ditu 97 urte.

Apenas zapaldu du ikasgelarik Bujanda jaunak, bizitzak horretarako betarik ez baitio utzi. Baina ez da erraz etsitzen duten horietakoa, eta atera du denbora, irakurriaz bere burua jakinduriaz janzteko. Bere etxean bisitan hartu gaitu.