Itxi

Amarauna

Patxi Huarte

Zeinenak dira meteoritoak?

Museo batean urtetan egon da meteorito zati bat. 1912an topatu zuten Granadako Colomeran. Aurkitu zuenaren senitartekoek itzultzeko eskatu dute, eta justizak arrazoi eman die.

  • 11:57 min
imagen player
imagen player
imagen player

Orain 80 urte lurrera eroritako meteorito bat, 130 kilokoloa, 1912an Granadan, Colomeran aurkitu zuten, eta Madrilgo zientzia naturalen museoan eduki dute erakusgai. Metro erdi luze eta 130 kiloko metal zatia. Planetaren baten nukleoaren zatia. Desintegratutako planetaren batekoa. 'Amarauna' saioan ezgautu dugu historia.

Antonio Pontes gizonak, Almuñekargoa bera, 1930ean, Granadako Farmazia ikasle bati eman zion, Julio Mateos deitutako bati. Gazte honek Jose Dorronsororekin hitz egin zuen, fakultateko katedratikoarekin, zati metalikoak aztertzeko.

1934an, idatzi zuten artikulu bat. Eta meteoritoa zela esan. Hala, Zientzia Naturalen Museo Nazionalari eman zioten. 1935ean publiko bihurtu zen. 1967an, Kaliforniako unibersitadera bidali zuten zati bat moztu eta aztertzeko. Garai hartan NASAk ahalik eta datu gehien bildu nahi zuen ilargirako bidaiak programatzeko. Trukean, Kaliforniako unibersidadeak beste meteorito batzuen puskak eman zizkien.

2008an Colomerako Udalak eskatu zuen meteoritoa, esanez, herritarrek ikusteko aukera izatea egokia ltizakeela. Antonioren biloba, Amparo Pontes, joan zen MNCNera eta hitz egin zuen Aurelio Nietorekin. Frankismoa gogorra izan zela, aitaren izena garbitu nahi izan zuela…. Aitaren izena agertzen zela erakusketan…. Gero CSICekin jarri zen harremanetan, museoaren ardura CSICek duelako.

Kontua da Antonioren alabak salatu egin zuela ikerketa zientifikoetarako zentroa, meteoritoa zatitu, eta, gainera, beste erakunde batzuei emateagatik, eta kalteordaina eskatu zuen. 758 mila euro eskatzen zituen Amparok meteoritoagatik.

CSICek zioen aitonak 1912an topatu zuenetik, ez zekitela ondorengorik ba ote zen, eta gainera, hori ez zela agertzen aitaren testamentua. Merkatuan 50 mila euro balioko lukeela, ez 758 mila. Azkenean, epaiketa 2015ean, maiatza bukaeran, izan zen: epaia, CSICek puska guztiak bueltatu behar zizkiola Amparori, eta 50 mila euro eman.

80 urtean eduki dute museoan, eta bueltatu egin behar izan diote.