Itxi

Faktoria

Saio berezia

DSS2016ren egoitzatik zuzeneko ‘Faktoria’

B.F

EiTB

Eneko Goia alkatea eta Juan Karlos Izagirre alkate ohia izango ditugu gonbidatu, besteak beste.

Donostiaren historian garrantzitsua izango den urte berri honi ongi etorria emateko, Kultura Hiriburutzaren egoitzatik zuzeneko ‘Faktoria’ egingo dugu ostiral honetan, 8:00etatik hasita.

8:30ean, Eneko Goia Donostiako alkatea elkarrizketatuko dugu. Gainera, hiriko dendari eta tabernariekin izango gara, Kultura Hiriburutzak turismoan izango duen eraginaz mintzatzeko.

Donostia 2016 Kultura Hiriburutzarekin zerikusia duten pertsona ezagun eta boluntarioekin hitz egiteko aukera izango dugu 8:50etik aurrera. Hauen artean, Xabi Paya, Bernardo Atxaga, Maialen Beloki eta Patxi Uharte egongo dira.

Magazinean, Juan Karlos Izagirre alkate ohia elkarrizketatuko dugu, 10:00etatik aurrera. 11:00ak aldera, Donostia 2016ren inguruko solasaldia egingo dugu, zuzenean, egoitzatik. Solaskideak Inesa Ariztimuño, Amalur Gaztañaga, Ainhara Garcia eta Agurtzane Intxaurraga izango dira.

g> izango dira.

g> izango dira.