Itxi

Faktoria

Otsailak 1

Gasteizko asto lasterketak protagonista, gaurko ‘Faktoria’n

B.F

EiTB

Gorka Urtaran Gasteizko alkatea eta 'Txolintxo' konpartsako ordezkari bat izango ditugu gurean ohitura polemikoaz duten iritzia ematen.

8:00etan emango diogu hasiera asteko lehenengo ‘Faktoria’ri, orduz orduko informazio zerbitzuarekin. Ordu erdi geroago, ‘Pentsalariak’ tartea irekiko dugu, Eguzki Urteaga, Mikel Aramendi eta Felipe Juaristi solaskide ditugula.

9:00ak aldera, Maite Arroitajauregi ‘Mursego’k asteroko musika tartea eskainiko digu, oraingo honetan, Angela Davisen figuran oinarritutakoa. 9:30ean, Koldo Zuazo izango dugu gurean, euskalkiez mintzatzen.

10:00etan emango diogu hasiera Faktoria Magazineari, OMS-ek antolatu duen Zikaren inguruko bilerarekin. Elhuyar Fundazioko Ana Galarraga gurean izango da, birus honek osasunean dituen eraginen berri ematen.

Jarraian, Inauterien inguruko tartea zabalduko dugu. Laxaro Erregerenak Euskal Herriko herrietako inauterietako ohituren errepasoa egingo digu, Zubietatik Iturenera.

11:30ean, Gorta Urtaran Gasteizko alkatea eta ‘Txolintxo’ konpartsako ordezkari batekin izango gara, asto lasterketen debekuaz mintzatzen.

atzen.