Itxi

Faktoria

Otsailak 5

Euskomanga eta erraustegien ondorioak hizpide, ‘Faktoria’n

B.F

Eitb

Gainera, Errenteria, Eibar eta Amurrioko alkateak izango ditugu ostiraleko 'Alkate tertulia'n.

8:00etan emango diogu hasiera asteko azken ‘Faktoria’ri, orduz orduko informazio zerbitzuarekin. ‘Pentsalariak’ tartean, Enrike Zuazua eta Garbiñe Ubeda izango ditugu solaskide. Jarraian, Iñaki Lazkano izango dugu gurean, tabakoaren agerpenak filmen klasifikazioan izan duen eraginaz mintzatzen.

9:00ak aldera, Donostiako autobus geltokia izango dugu hizpide Javier Etxarri geltoki berriko arduradunarekin. Gero, Xabier Ortueta Lanabes Makina Elkarteko presidentea elkarrizketatuko du Maite Artolak.

9:30ean, Julen Mendoza, Eneko Andueza eta Josune Irabien alkateak izango ditugu ostiraletako ‘Alkate tertulia’n.

Zubietako errauskailua eraikitzeko proiektua berreskuratu duten honetan, Maialen Berridi izango dugu gurean, errausketak osasunarentzat izan ditzakeen arriskuez mintzatzen, 10:00etatik gora.

11:00etan, Ane Zabala eta Galder Perez izango dira gurean, aurtengo ‘Farolin eta Zaranbolas’. Ordu erdi geroago, euskomangaren inguruan hitz egingo dugu bi zale gazterekin.

rekin.