Itxi

Faktoria

Maiatzak 6

Europako Musika Eskolen Jaialdiaren jarraipena, ‘Faktoria’n

Euskadi Irratia

EiTB

Albistegian, SOS Arrazakeriako Anaitze Agirre eta Laura Garrido PPko bozeramalea elkarrizketatuko ditu Maite Artolak.

7:00etan abiatuko da ostiraleko ‘Faktoria’, albistegiarekin. 8.00etatik aurrera, aktualitateari lotutako elkarrizketak eta eguneko lerro-buruen analisia izango dugu entzungai.

9:00etan SOS Arrazakeria elkarteko Anaitze Agirre elkarrizketatuko du Maite Artolak. Ordu erdi geroago, Laura Garrido PPren bozeramalea izango dugu gonbidatu ‘Faktoria’n.

Magazinean, Europako Musika Eskolen Jaialdiaren jarraipena egingo dugu, 10:00etatik aurrera. 11:00etan, presoen egoera irudikatzeko larunbatean egingo den Mirentxin furgoneten martxari buruz mintzatuko gara.

12:00etan, igandean Senperen ospatuko den Herri Urrats jaialdiari eskainiko diogu tarte berezia.