Itxi

Faktoria

Demokrazia

Demokraziaz ari garenean, zertaz ari gara?

EiTB

Juanjo San Miguel nazioarteko gaietan adituak demokraziaren inguruko argibideak eman dizkigu.

  • 11:10 min
imagen player
imagen player
imagen player

Sistema politiko egokia topatzea zaila da, eta horregatik daude eredu ugari. Demokraziarekin gauza bera gertatzen da, ez dago eredu bakarra. Juanjo San Miguel nazioarteko gaietan adituak argibideak eman dizkigu hainbat adibiderekin.

Zergatik balio dute boto batzuk beste batzuk baino gehiago? Boto batek pertsona bat ordezkatzen du beti?

Sistema politikoak ere aztertu ditugu. Presidentzialistak dituztenak, AEB, Frantzia edo Errusia dira adibide garbienak. Italian edo Grezian, bestalde, presidentea sinbolo bat da. Erregetzak ere sinboloak dira, ez baituite eskumen garrantzitsurik.

Erreferendumak ere modu askotara egiten dira. AEBtan, adibidez, hauteskunde guztietan ehundaka erreferendum egiten dira, estatu bakoitzak berea. Tamainaren arabera ere sailka daitezke. Erreferendum handiak, esaterako, Brexita edo Eskoziakoa. Lanketa handiagoa behar dute, argi planteatu behar baitira gauzak; aukerak argi utzita eta herritarrak ondo informatuta.

do informatuta.