Mundua -

Batzar Demokrata

Sandersen hitzetan, AEBk Clintonen lidergo 'bateratzailea' behar dute

“Herri hau handia ez dela inork esatea ez onartu (…) Herri hau munduko handiena da dagoeneko”, azpimarratu du Michelle Obama lehen damak.

Bernie Sanders senataria Konbentzio Demokratan, Filadelfian. Argazkia: EFE
Bernie Sanders senataria Konbentzio Demokratan, Filadelfian. Argazkia: EFE
Sandersek Clinton babestu du, baina alderdian badago kritikaririk

1:30

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bernie Sanders senatari independentearen ahotan, Ameriketako Estatu Batuek estatubatuar guztiak batzeko kapaz den lidergoa behar dute, eta ez Donald Trump hautagai errepublikanoaren "zatiketa".

"Batzen eta indartsuago egiten gaituen lidergoa behar dugu, ez latinoak, mexikarrak, musulmanak, emakumeak, afroamerikarrak, beteranoak eta gaixoak iraintzen dituen buruzagitza bat, guztiak zatitzeko. Horregatik, Clinton AEBko presidentea izan behar da", goraipatu du Sandersek Konbentzio Demokratan.

Senataria txalo artean eta Simon eta Garfunkelen America abestiarekin hartu dute. Clintonek klima-aldaketa, langileen estutasun ekonomikoak eta osasun berme eskuragarri baten beharra ulertzen dituela azaldu du Sandersek.

"Clinton eta ni gai askotan ados ez gaudela ez da sekretu bat, baina hori da demokrazia", nabarmendu du Sandersek. Alderdia sendotzeko eta Donald Trump hautagai errepublikanoari aurre egiteko mezua zabaldu du senatari independenteak, espero zen bezala.

"Bere alboan egotearekin harro nago eta AEBko hurrengo presidentea izateko ahal dudan guztia egingo dut", esan du Sandersek. "Bernie, Bernie" oihu egin diote jarraitzaileek agurrean ,eta milaka lagunek pankarta urdinak astindu dituzte haren izenarekin.

Michelle Obama demokraten bileran efe

Michelle Obama

Ume estatubatuar guztien bizitzei "forma emateko boterea nork" izango duen erabakiko dute azaroko hauteskundeetan, Michelle Obama lehen damak bere hitzaldian ohartarazi duenez.

Hillary Clintoni esker bere bi alabek emakume bat AEBko presidentea izan daitekeela "normaltzat jotzen" dutela goraipatu du Michelle Obamak Filadelfiako Konbentzio Demokratan.

"Herri hau handia ez dela inork esatea ez onartu (…) Herri hau munduko handiena da dagoeneko", azpimarratu du txalo artean, Trumpen kanpainari kritika eginez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albiste zirraragarriak Ameriketako Estatu Batuak berriak Hauteskundeak AEB argazkiak Trump gaur Hillary Clinton