Itxi

Faktoria

Mixel Berhokoirigoin

M. Berhokoirigoin: 'Bakea eraiki egiten da ez da dekretuz erabakitzen'

Mixel Berhokoirigoin 'Faktoria'n izan da. Laborantza Ganbarako sortzailea da Mixel, eta Luhuson ETA armagabatzeko ahaleginean atxilotuetako bat.

  • 19:30 min
imagen player
imagen player
imagen player

Mixel Berhokoirigoinen ustez, izugarrizko garrantzia du bart Abando Hotelean ateratako argazkiak: Euskal Herriko alderdi politikoak eta sindikatuak, tartean Andoni Ortuzar eta Arnaldo Otegi, elkarrekin azaltzea Frantziako eta Espainiako gobernuei inplikazioa eskatzeko ETAren armagabetzean.

'Faktoria'ko elkarrizketan Berhokoirigoinek  esan du "Ez gaude ETAren menpe" eta "gure ekimenez esan dugu prest gaudela zerbait egiteko".

Armagabetzearen gaia agendan kokatzea lortu dutela nabarmendu du, eta armagabetzea lortu ez arren, lortu ahal izateko baldintza hobeak daudela orain.