Itxi

Faktoria

Jesus Eguiguren

'Modelo bera dute Patxi Lopezek eta Susana Diazek'

PSEko lehendakari ohiak uste du Lopezek bukaeraraino egingo duela aurrera PSOEn idazkaritzarako primarikoetan eta hitzarmena egingo duela azkenean irabazlearekin.

  • 30:06 min
imagen player
imagen player
imagen player

Jesus Eguiguren PSEko presidente ohiak Susana Diaz ikusten du Espainiako Alderdi Sozialistaren barne lehian gogorren. 'Faktoria'n esan digunez, hala ere, Pedro Sanchez gogor borrokatuko da idazkari nagusia lortzeko primarioetan. "Ez dut uste irabaziko duenik, baina lana emango du", esan du. Egigurenek nahiago du "betiko" alderdi sozialista, "sozialdemokrazian dagoena, zentro ezkerrean". Patxi Lopez eremu horretan ikusten du: "Patxiren eta Susana Diazena,  modelo bera dira". Alde horretatik, uste du, Lopezek bere hautagaitza azkeneraino eramango duela eta irabazlearekin hitzarmena egingo duela gero, "exekutiban leku bat izan dezan". "Patxi Lopezen lekua, jada, Madrilen dago", zehaztu du.

EAJk atzo BECen egin zuen ekitaldiraren harira, Eguigurenek gogoratu du alderdi jeltzalea beti mugitu dela independentismoa eta politika pragmatikoaren artean, eta ez du uste jarrera independentistetara mugituko denik. "Independentzia estatu kolonizatuentzako eskubidea da, ez estatu demokratikoentzako", iritzi dio.

ETAren armagabetzeaz itxaropetsu mintzatu da eta prozesu hau behin-betikoa izango dela sinesten duela gaineratu du.

 

tu du.