Itxi

Faktoria

Legebiltzarretik

Bakartxo Tejeriak elkartasuna adierazi dio Carme Forcadelli

Eusko legebiltzarreko lehendakaria, Bakartxo Tejeria, Euskadi Irratiko 'Faktoria'n izan da, politika orokorreko osoko bilkura hasi baino lehen. Lan urte berriaz espero duenaz aritu da, besteak beste.

  • 5:34 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bakartxo Tejeria, eusko legebiltzarreko lehendakaria Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan elkarrizketatu dute, ikasturte berriko politika orokorreko lehen osoko bilkura hasi baino lehen. Urte berriaz espero duenaz aritu da. Bakegintzaren arloan, esaterako, aldaketak daudela ziurtatu du, "borondatea" badagoelako. Kataluniako eztabaidak gaurko osoko bilkura baldintzatuko duela aurreikusi du, nahiz eta, ez duen tirabirarik espero. Carme Forcadell Kataluniako parlamentuko presidenteari bere "elkartasuna, laguntza eta animoak" helarazi dizkio.

 

 

>