Itxi

Faktoria

Alzheimerraren Eguna

'Debako ondorioak oso lagungarriak dira Alzheimerraren ikerketarako'

Cita Alzheimer elkarteak Deban ikerketa garrantzitsu bat egin du Alzheimerraren inguruan. 700 lagunei azterketak egin ondoren, hainbat ondorio atera dituzte. Ane Iriondok kontatu dizkigu.

  • Cita Alzheimer elkartea

    20:00 min
imagen player
imagen player
imagen player

Alzheimerraren Nazioarteko Egunean, gaitz honi lotuta Deban egiten ari diren ikerketa garrantzitsu bati begira jarri gara 'Faktoria'n. Cita Alzheimer elkartea ari da ikerketa egiten, eta, 700 lagunei azterketak egin ondoren, hainbat ondorio atera dituzte. Ane Iriondo ikerketaren koordinatzailea eta arduraduna izan da. 2 urtez, 60 urtetik goragoko 700 lagunekin froga batzuk egin dituzte eta dagoeneko ondorio batzuk atera dituzte: populazioaren %2 0k narriadura kognitibo arina du. Horrek ez du esan nahi pertsona horrek alzheimerra izango duela, baina bai aukera handiagoa izango duela.

3 fase izan ditu proiektuak eta froga ezberdinak egin dizkiete. Jose Luis Aranberri debarrak proiektuan parte hartu zuen eta bere esperientzia ere kontatu du.

Bukatzeko, Imanol Iriondo Basurtuko ospitaleko neurologo klinikoak prebetziorako gomendio batzuk ere eman dizkigu.