Itxi

Faktoria

Iñaki Esparza

'Arrazionalizatu egin behar da eta adingabeen estatus biologikoa babestu'

Horrekin batera, biktimak ere aintzat hartu behar direla eta bien arteko orekari eutsi behar zaiola dio EHUko zuzenbide prozesaleko irakasleak. Adin penalaz dagoen gizarte kontsentsua azpimarratu du.

  • 10:41 min
imagen player
imagen player
imagen player

Adin penalari buruz gizartean dago kontsentsua nabarmendu du 'Faktoria'n Iñaki Esparza EHUko Zuzenbide Prozesaleko katedradunak, Ibon Urrengoetxearen hilketaren eta ustezko egileen adin eta erantzukizunari buruz sortu den eztabaidaren harira. Gogorarazi du, pertsonen biologia hartzen duela kontutan ordenamendu prozesalak eta aintzat hartzen duela 14 urtetik beherakoak  "heldugabeak" direla eta hobesten duela "gizarterako errekuperatzeko aukera".

Adin txikikoen estatusa bezala, biktimena ere kontutan hartu behar dela azaldu du eta bien arteko orekari helduko dion erantzunan eman behar duela ordenamenduak. EHUko adituak gehitu du gizarte osoaren ardura dela bere adin txikikoen zaintza eraginkorra izatea eta, beraz, orain aztertu egin beharko dela hilketarekin lotuta dagoen 13 urteko susmagarriaren ardura eta erantzukizuna nork hartuko duen.