Itxi

Faktoria

''Route 66'' bizikletaz

Mamen Etxaniz: 'Bide zaharra da, pelikula batean egotea bezala da'

57 urteko azpeitiarrak 75 egun egin ditu AEBn barrena "Route 66"a bizikletaz egiten, Chicagotik Kaliforniara doan errepidean. 4.000 kilometro ditu, eta AEBn asfaltatu zuten lehen errepidea da.

  • 22:18 min
imagen player
imagen player
imagen player

Mamen Etxaniz azpeitiarra, da eta duela gutxi hartu du erretiroa. Abentura luze bat egiteko gogoa zuela azaldu digu 'Faktoria'n, eta orain denbora duenez, aukera paregabea zela pentsatu zuen. "Lehenago beste bide motzagoak egin nituen, baina hainbeste denbora edukita, bide luzea egin nahi nuen, lasaia eta errepidea izatea" nahi zuela azaldu digu, eta "Route 66"ak ezaugarri horiek betetzen zituela dio "horregatik erabaki nuen bide hau hartzea”.

Chicago eta Kalifornia batzen dituen errepidea da "Route 66", 4.000 kilometro ditu eta AEBn asfaltatu zuten lehen errepidea dela zehaztu digu. Bidea zaharra geratu dela dio, baina "pelikula batean egotea bezala" dela, eta Ameriketako beste aurpegi bat ere ezagutzeko baliagarria dela. Jende gutxirekin egon dela dio, "nik pentsatzen nuena baino askoz gutxiago". 57 urteko azpeitiarrak 75 egunean egin du bidea.

Missouri bukaeran oso eguraldi txarra hasi zuen, eta bidea autobusez bukatu zuen; ordurarte, egunean, bataz beste, 100 kilometro egiten zituen. Otorduekin arazoak izan dituela dio, bereziki, janari freskorik ez zegoelako.

Hurrengo abentura Mediterraneoan eta Adriatikoan egiteko asmoa du.