Itxi

Faktoria

Reyes Azkoitia

'Atzoko garaipenari sekulako balioa ematen diot'

Bergarako Pilota Eskolako irakaslearekin bere ikasle izandako Beñat Rezustaren garaipena eta Emakume Master Cup izan ditugu hizpide.

  • Rezusta eta Elezkano

    8:02 min
imagen player
imagen player
imagen player

Nolako asteburu ederra eta zirraragarria eman digun pilotak! Eibarko Astelena, “Katedrala”, jendez gainezka Emakume Master Cup txapelketan, atzo, eguerdian. Olatz Arrizabalagak eta Leire Etxanizek jantzi zuten txapela, Patri Espinarren eta Eneritz Arrietaren aurka: bigarrena dute Master Cupean. Zirrarak eta emozioak gainezka Astelenan… Eta baita Ogetan ere, Gasteizen. Danel Elezkano eta Beñat Rezusta Binakako Txapelketako Finalerako sailkatu ziren, tentsioa eta emozioa amaieraraino izan zuen partida ikaragarrian, Altuna III.a eta Martijaren aurka. Eta hau guztia ikusita… guri pertsona bat etorri zaigu burura… ziur asteburu honetan poza, zirrara eta tentsioa inoiz baino gehiago sentitu baititu berak: Reyes Azkoitia, Bergarako Pilota Eskolako irakaslea.

Hain zuzen ere, Beñat Rezustaren irakasle izan da, besteak beste, gure gonbidatua. Igandekoa Ogetan ez zen partida oso disdiratsua izan Azkoitiaren esanetan, baina "kristoren meritua" dutela esan digu, markagailuan 18-21 jartzen zuenean, ez etsi eta itxaropen osoarekin segitzeagatik. "Orain arte irabazi duten partida denetan baino meritu gehiago egin zuten, emaitza horrekin ere burua goian edukitzeko eta lanean jarraitzeko, ez etsitzeko inoiz", gehitu du. Horregatik, "atzoko garaipenari sekulako balioa ematen dio".

Emakume Master Cup txapelketa bertatik bertara ikusi zuen. Eta harrotasun handia sentitu zuen Eibarko Astelena jendez gainezka ikustean - batzuk ezin izan ziren sartu ere-. Orain arte, esan digunez, "esku pilotak ez zuen irtenbiderik" emakumeen artean. 13 eta 14 urtera arte neska-mutilak esku pilotan berdin aritu ostean, neskak palara pasatzen dira normalean, Azkoitiaren esanetan. Dena den, badirudi hori ere badoala aldatzen eta gero eta emakumezko gehiago ikusiko ditugu, atzokoan Astelena bezala, pilotalekuak betetzen. Entzun hemen elkarrizketa osoa!