Itxi

Faktoria

Agurra

Iraia Iparragirre: "Realean nituen helburu guztiak beteta, indartsu datozen gazteei tokia egiteko unea da"

EITB Media

Iraia Iparragirre Realeko jokalariak futbol profesionala uztea erabaki du taldean zortzi urte egin ostean. Behin azken partida jokatuta, "Faktoria"ra bisita egin digu agurraz eta bere ibilbideaz hitz egiteko.

  • Irai Iparragirre

    Irai Iparragirre

    25:22 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ostiralekoa izan zuen azken partida Iraia Iparragirrek Realarekin. Añorga taldean jokatzen zuenean futbola uzteko erabakia hartu zuen mendiari eta eskaladari denbora gehiago eskaintzeko eta orduantxe jaso zuen Realean aritzeko proposamena. Geroztik zortzi urte egin ditu lehen taldean eta lortutako garaikur guztien maila berean jartzen du, pertsona bezala izan duen hazkuntza. Behin futbola utzita, jendeari laguntzeko eta naturarekiko konexioari eusteko aukera emango dion ibilbide profesional bati ekin nahi dio lasartearrak.