Itxi

Faktoria

GEROA BAIko parlamentarioa

Maria Solana: "Chivite ari da gure botoa eskatzen; berari dagozkio lidergoa eta gardentasuna gurekiko"

P.G. | EITB Media

Geroa Baiko parlamentarioak salatu du PSNk ez diela erantzun zehatzik eman ez ordezkaritzaz eta ez gobernu programaren edukiez eta eskatu du Maria Chivitek berak hartzea Gobernua osatzeko negoziazioen gidaritza.

  • Maria Solana, Geroa Baiko parlamentaria

    Maria Solana, Geroa Baiko parlamentaria

Maria Solanak "Faktoria" saioan adierazi duenez, "ez da kargu borroka bat" baina onartu du duela lau urte egin zen botere partiketan, galtzen atera zirela eta beraz, orain, "orekatzea tokatzen dela. Adimen artifiziala erabiliz berehala zehaztuko genuke zer egokitzen zaigu, eta agian orain duguna baina handiagoa litzateke gure ordezkaritza".  Geroa Bairentzat garrantzitsuagoa da,  zenbat kargu baino zein arlotan arituko diren negoziatzea eta salatu du, aurreko goernuaren akordio programatikotik gauza asko betetzeke gelditu direla  "borondate politiko faltagatik".

Sozialistak negoziazioak uztailaren 23ko hauteskundeen ostera arte atzeratzen ari ote diren ez dakiela esan du, baina agi ikusten du sozialistak Madrilera begira ari direla eta badirudiela 24tik aurrera heldu nahi diotela benetan lanari.

Azkenik, Maria Chivitek presidente izendatua izateko EH Bilduren balizko abstentzioaz hitz egin ote duten galdetuta, Maria Solanak argitu du ez dela gai hori negoziazioa mahaira eraman: "Guk argi esan diogu dena den, ez dagoela betorik eta nahi dugula gehiengoa EH Bildurekin osatu; inbestidura blokea osatzez gerotan, EH bildurekin osatu behar dela eta ez dagoela beste aukerarik".