Itxi

Faktoria

Buruko gaitzak & laneko bajak

Harri Fernandez: "Depresioaz hitz egiterakoan estigma eta tabua dira oraindik ere nagusi besteen begiradan"

P.G. | EiTb Media

Estresa, antsietatea eta depresioa dira Europako langileen artean bigarren lan osasun arazo zabalduena eta buruko gaitzek eragiten dituzten bajak, hirugarren luzeenak. Buruko gaitzak eta laneko bajen arteko loturaz sakon aritu gara "Faktoria"n.

  • Harri X.Fernandez depresioaz mintzatu zaigu FAKORIAn.

    Harri X.Fernandez depresioaz mintzatu zaigu FAKORIAn.

    47:29 min
imagen player
imagen player
imagen player

Luze eta zabal aritu da "Faktoria"n, Harri Fernandez. Urtebete luzez lanetik aparte, bizitakoaz, sentitutakoaz eta sufritutakoaz hitz egin du. Egunerokotasunari aurre egiteko ezinaz, osasun sisteman bizitako gurutze-bideaz eta inguruan jasotako babesaz mintzatu zaigu, depresioaren inguruko hainbat hausnarketa interesgarrirekin batera.

Harri Fernandezen testigantzak bide eman digu antsietatea, estresa eta depresioa bezalako gaitz sikosozialen eta laneko bajen arteko loturan sakontzeko. Gurean bildu ditugu Edurne Elorza, OSALANeko teknikaria, Ainhoa Ordorika, ELA sindikatuko BIDELAGUN fundazioko abokatua eta Zigor Artamendi, Mondragon taldeko prebentzio-zerbitzuak eskaintzen dituen OSARTEN kooperatibako zuznedari nagusia.

Lantokietan arrisku psikosozialen inguruko ebaluaketa egitearen beharraz eta prebentzio beharraz mintzatu dira; mutuen paperaz eta gaitz sikosozialak deritzanak laneko gaixotasunen zerrendetatik kanpo egoteak eragiten dituen egoera kezkagarriez mintzatu dira.

Izan ere  Europako lan osasun eta segurtasunerako agentziak 2022an egindako neurketen arabera, Batasuneko langileen %27k estresa, antsietatea edo depresioa du, lanekk baldintzan eraginda edo larriagotuta eta beharginen % 45ek aitortzen dute aurre egin behar dietela bere lantokian buruko osasunarentzat arriskutsuak diren faktoreei. Estatu espainiarrean bikoiztu egin dira zazpi urteko epean buruko gaitzek eragindako laneko bajak.