Itxi

Faktoria

ONGIZATE EMOZIONALA

Luis Legorburu: "Herritarrek arreta psikologiko beharra dute, 40 lagun hartu ditugu lau hilabetean"

Udazkenetik doako psikologia zerbitzua eskaintzen du Azpeitiko udalak. Luis Legorburu da Azpeitiko Gizarte Zerbitzuetako psikologoa, eta harekin hitz egin dute Faktorian; baita erabiltzaileetako birekin ere.

  • Luis Legorburu, Urola ibaia atzean duela

    Luis Legorburu, Urola ibaia atzean duela

    22:47 min
imagen player
imagen player
imagen player

Pozik dago Legorburu eta pozik daude Azpeitiko udalean. Harrera oso ona izan du udazkenean abian jarri duten zerbitzuak. Urriaren hondarretik, psikologo batekin doako sei saio izan ditzake premia duen herritarrak. Dozenaka lagun hartzen dituzte astero, eta gehienak lehendabiziko aldiz doaz psikologoarengana.

Erabiltzaileak ere eskerroneko agertu dira:

"Oso gogorrak izan ziren lehen saioak baina onura handia egin didate, eta askoz hobeto nago orain".

"Fisio batera edo dentistarengana joatea normaltzat dugu, baina buruko ardurena tabu bat da oraindik".

"Zerbitzu hau oso garrantzitsua izan da niretzat alderdi askotatik, baita debalde delako ere; psikologoarengana joatea luxua baita gutako askorentzat, edonork ez ditu 65 euro astero psikologoarenean gastatu ahal izateko".