Itxi

Gertukoak

Lantzeko inauteriak 2018

Miel Otxinenak egin du

EUSKADI IRRATIA | Aritz Agirre

Kondairak dio Lantzeko herriak batuta egin ziola aurre Miel Otxin lapurrari. Oraindik ere herri osoak bat eginik ospatzen du bere ihauteria, ehunka bisitarirekin batera.

  • Lantzeko ihauterietako desfilea

    3:40 min
imagen player
imagen player
imagen player

Epaia aurrez idatzita zegoen, eta urtero legez, Lantzeko frontoian erre  dute Miel Otxin tiroz hil ondoren. Ostatuan eta bertako sabaiako prestakizunetan hasitako besta egun osoan luzatu da. Txatxuek zabaldu dute ikara Lantzeko kaleetan barrena eta Ziripotek jaso ditu begirada guztiak, inguruan Zaldiko zirika zuela, Arotzengandik ihesi. Beste urte batez, Miel Otxinen errautsen inguruan, herri osoak dantzatu du Lantzeko zortzikoa.

Kondairaren arabera, Lantzeko  bizilagunek bat egin zuten herria beldurtua zuen Miel Otxinengandik askatzeko. Ziripotek harrapatu zuen lapurra, horregatik bere kontra egiten du Miel Otxinen Zaldikoak eta Arotzak zaldi basatia ferratzen saiatzen dira.

Nafarroako artxiboan dauden XIX. mendeko agiriek baieztatzen dituzte Lantzeko lapurren historiak, orduan Lantz ezinbesteko geltokia baizen Frantziarako bidean. Baina Miel Otxinen kondaira askoz ere lehenagokoa da, erromatarren garaikoohituratan izan dezake bere jatorria, zenbait historialariren arabera.