Itxi

Gertukoak

Kultur ondare inmateriala

Aberastuko gaituen ondarea

EUSKADI IRRATIA | Aritz Agirre

Nafarroako XX. mendeko gizartearen argazkirik xeheena osatzen ari dira Labrit Multimediako ikerlariak. Herriz herri jasotzen dituzte testigantzak belaunaldi berrien esku jartzeko.

  • 4:13 min
imagen player
imagen player
imagen player

Altxor biltzaileen modura, 2.400 elkarrizketa egin dituzte honez gero Nafarroako 420 herritan. Testigantzen altxor hori pantaila digitaletara eramatea da erronka, lehen ahoz egiten zen transmisio hori belaunaldi berriengana irits dadin. Gaizka Aranguren Labrit Multimediako zuzendariaren iritziz, hori da bide bakarra geure ondareak teknologia berrien mundu globalean biziraun dezan. Euskal Herriko imaginarioa berreskuratzen ari dira, gazteen artean ez dadin aniztasun kultural hori galdu eta ahaztu. Bildutako ahozko ondarea Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Nabartxiboak gordeko du.

Oran arte alez ale bildutako testigantza guztiak elkartuta  XX. mendeko gizartearen puzzlea osatu dute,  orduko bizimoduaren erradiografia zehatza. Elizak erabat baldintzatutako herriak, nekazaritza eta abeltzantzari esker bizi zirenak. Klasismo handiko gizartean auzolanean egiten zuten aurrera eta lurrik ez zuenarentzat eguneroko ogia jasotzea zen kezka nagusia. Baina gaurko begiekin ikusita pobre izan zitezkeenak gu baino aberatsagoak eta zoriontsuagoak ziren zenbait ikuspegitan. Zuten apurra nahikoa izaten baizen pozik bizitzeko eta norbere beharrak asetzeko.