Itxi

Hiri Gorrian

McDonald´s eta Amezketa

Amezketako Aralar paper fabrikarena da McDonald´s burgerrak biltzeko papera

Araflush izeneko materiala ere egiten dute, zapiheze edo toallitek arazorik sortu ez dezaten hoditerietan: erabat bio-degradagarria. Botilako garagardoarentzat ere mundu osorako etiketak Amezketakoak.

  • 12:29 min
imagen player
imagen player
imagen player

Amezketako Aralar paper fabrikara bisita egin dugu 'Hiri Gorrian', eta azaldu digute Araflush materialaren etorkizuna: erabat bio-degradagarria da eta uretan desegiten denez, ez du butxadurarik sortzen hoditerietan. Historia luzeko eta etorkizun handiko enpresa familiarra da, etengabeko berrikuntzan inbertitzen duena. Eurek egiten dituzte, beste gauza askoren artean: McDonald´s enpresarentzat burgerrak biltzeko papera, munduko garagardo fabrika nagusientzat botilen etiketak eta Zararen alkondarak biltzeko paper fin hori. Euren hurrengo erronka nagusietako bat: almazen errobotizatua, inteligentea, Gipuzkoako handienetakoa. Koldo Bolinagarekin eta Joakin Altunarekin hitz egin dugu fabrikaren etorkizunaz eta iraganaz.

z eta iraganaz.