Itxi

Hiru Erregeen Mahaia

Frantziako Tour-a

Egunero zuzenean Frantziako Tourra Euskadi Irratian

Astelehenetik ostiralera jarraipen berezia 16:00etatik 18:00etara, eta 'Mezularia' saioan, etaparen azterketa 19:30ean; asteburuetan, 'Hiru Erregeen Mahaia' saioan, jarraipena eta analisia.

Jarraitu Frantziako Tourra Euskadi Irratian uztailaren 4tik 26ra. Astelehenetik ostiralera, saio berezia, 16:00etatik 18:00etara, Joxe Mari Apaolazak gidatuta, Ander Altunaren kontaketarekin eta Txomin Perurenaren eta Mikel Astarlozaren iritziekin. Ondoren, 'Mezularia' saioan, 19:30ean, etaparen azterketa, Xabier Usabiaga, Xabier Artetxe, Patxi Vila eta Haimar Zubeldia adituekin. Asteburuetan, 'Hiru Erregeen Mahaia' saioan, Txomin Perurena eta Jon Iriberri izango dira Tourraren jarraipena egiten.