Itxi

Mezularia

Estrasburgoren erabakia

Gorka Knörr: 'Espainiako justizia bere lekuan jarri dute'

Estrasburgok Espainia zigortu du Atutxa, Knörr eta Bilbaori bidezko epaiketarako aukera eman ez zielako.

  • Atutxa

    9:33 min
imagen player
imagen player
imagen player

Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak Espainia zigortu du Juan Mari Atutxa, Gorka Knörr eta Conchi Bilbaori Legebiltzarreko mahaiko kidea zirenean bidezko epaiketa izateko aukera ez emateagatik. Auzitegi Nazionalak 18 mila euroko isuna jarri, eta gaitasungabetu egin zituen hirurak Sozialista Abertzaleak taldea ez desegiteagatik. Euren iritzia eman, eta defendatzeko aukerarik ez zietela eman ebatzi du Estrasburgok. Gorka Knörrekin hitz egin dugu 'Mezularia'n.

Erabakia pozik hartu du Knörrek, euren eskubideak urratu egin zirela esan du. Auzia bi bider artxibatu eta bi bider irabazi ostean, Gorenean kausa errebisatu zenean, defentsarako modurik ez zutela izan ekarri du gogora.

Euren eskubideak bi bider urratu zirela uste du: parlamentari modura lehenik eta auzitegian euren iritzia ematea galarazita ondoren.