Itxi

Mezularia

Zientzia

Neandertalen eta 'Homo sapiens'en elkarbizitza, uste baino laburragoa

Eremu kantauriarrean mila bat urtez bizi izan ziren aldi berean neandertalak eta 'homo sapiens'-ak, uste zena baino denbora tarte laburragoa. Elhuyarreko Ana Galarragak eman du ikerketaren berri.

  • 6:06 min
imagen player
imagen player
imagen player

Neandertalak eta lehenengo Homo Sapiensak mila urte baino ez ziren aldi berean bizi izan eremu kantauriarrean. Hori ondorioztatu du Ana Belen Marin Arroyo Kantabriako Unibertsitateko ikertzailearen gidaritzapean egin duten ikerketa batek. Ondorio honetara iritsi dira: bi populazioek oso denbora-tarte txikian egin zutela bat eremu berean, eta, beraz, elkarrekintzarako aukera gutxi izan zutela. Elhuyarreko Ana Galarragak eman digu ikerketaren berri 'Mezularia'n.