Itxi

Eusko Label Liga

Eusko Label Liga

Eusko Label Liga

XIV. Bilboko Bandera

Hondarribiak Bilboko Bandera eta Eusko Label Ligako lidergoa eskuratu ditu

EITB MEDIA

Gipuzkoarrak azken-aurrekoak izan dira uretara sartzen eta denborarik onena egin dute 19 minutu eta 26 segundoan bukatuta. Bigarren Zierbena izan da eta hirugarren Urdaibai.

1:11
Hondarribia

Hondarribiak irabazi du larunbat honetan Bizkaiko hiriburuan erlojupeko modalitatean jokatu den XIV. Bilboko Bandera, eta Eusko Label Ligako sailkapen nagusiko lider jarri da. Gipuzkoarrak azken-aurrekoak izan dira uretara sartzen eta denborarik onena egin dute 19 minutu eta 26 segundoan bukatuta. Bigarren Zierbena izan da eta hirugarren Urdaibai.

Lehenengo txandan Samertolameu izan da lehena, Santurtzi eta Ondarroa gero eta Kaiku laugarren. Azken honek egin du estropadarik azkarrena 19 minutu eta 56 segundoan amaituz, gainditu beharreko denbora ezarriz. Santurtzi 4 segundo geroago iritsi da, Ondarroa 6 segundora eta galiziarrak, oso atzetik, 32 segundora.

Lekittarra izan da bigarren txanda ireki duen trainerua, Orio, Donostiarra eta Cabo atzetik izan dituela, ordena horretan. Kaikuk ezarritako denbora gainditzeko gai izan dira guztiak, baina lehen postua lortzeko lehian Donostiarra, Orio eta Cabo izan dira nagusi, ia elkarrekin iritsi baitira helmugara. Azkenean, Donostiarra izan da azkarrena 19 minutu eta 43 segundoko denbora eginda. Orio bigarren izan da, bi milaren eskasera, eta Cabo hirugarren, segundo bateko aldearekin. Lekeitiarrak, aurkariengandik oso urrun, 12 segundora iritsi dira.

Ohorezko txandan gainerako lau traineruak irten dira: Getaria, Urdaibai, Hondarribia eta Zierbena. Iritsi ahala, Urdaibaik egin du denborarik onena 19 minutu eta 38 segundorekin. Ondoren, Hondarribiak 19 minutu eta 26 segundo behar izan ditu, eta, bizkaitarrak gaindituta, Zierbenak garaipena noiz kenduko ez zion zain geratu da. Gertu egon dira, baina haiek baino bi segundo gehiago behar izan dituzte.

Horrela, Hondarribiak denboraldiko lehen bandera eskuratu du eta, aldi berean, sailkapenaren gorenean jarri da 43 punturekin. Bigarren Zierbena dago puntu bakarrera (42), hirugarren Urdaibai 40rekin eta laugarren Donostiarra 29rekin.

Bilboko Banderako sailkapena:

Bilboko Banderako sailkapena. Argazkia: EITB Media

Bilboko Banderako sailkapena. Argazkia: EITB Media

Sailkapen nagusia:

Eusko Label Ligako sailkapena. Argazkia: EITB Media

Eusko Label Ligako sailkapena. Argazkia: EITB Media