2023ko Zierbena Arraun Elkartea, Eusko Label Ligako Zierbenako ontziaren sailkapena
Gizonezkoetan, Zierbena zen faborito nagusia, baina Cabo da Cruz nagusitu da. Emakumezkoetan, Chapela galiziarra izan da garaile, eta Kaikuk hirugarren egin du.
Arraun denboraldia hasteko hiru hilabete falta direnean, San Pedroko test estropada jokatu da. Donostiarra izan da nagusi emakumezkoetan, eta Bermeo-Urdaibai gizonezkoetan, erakustaldia emanda eta hirugarren urtez jarraian irabazita.
Denboraldiko azken asteburuak, halaber, Santurtziren jaitsiera ekarri du. Amaitu egin da lehia, Eusko Label Ligan eta Euskotren Ligan; Urdaibaik eta Zierbenak irabazi dituzte azken bi banderak, Bermeon eta Portugaleten.
Zierbenak irabazi du Eusko Label Ligako azken estropada, El Corte Ingles Bandera. Urdaibaik ligako txapeldunak, aldiz, koroa altxatu du.
Zierbenak irabazi du Eusko Label Ligako El Corte Ingles Bandera, denboraldiko azkena. Bideo honetan ikus dezakezu arraunlariek nola bizi izan duten estropada ontzi barrutik, EITB Mediaren minikameraren irudiei esker.
Aitor Lazkano Zierbenako patroiak EITB Mediarekin hitz egin du Bizkaiko taldeak El Corte Ingles Bandera iabazi eta Eusko Label Liga bigarren amaitu ostean. (adierazpenak gaztelaniaz)
Zierbena hirugarren izan da da Bermeoko Ikurrinan. Bideo honetan ikus dezakezu arraunlariek nola bizi izan duten estropada ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
Bermeoko trainerua aise nagusitu da bere etxean azken bi luzeetan erakustaldia emanda eta, Hondarribiari 18 segundo aterata, bere bederatzigarren Eusko Label Liga eskuratu du.
Euskotren eta Eusko Label ligek Bermeon dute hitzordua larunbatean, irailaren 16an, Bermeoko Ikurrinan. Bideo honetan, estropada eremuari buruzko xehetasunak eta olatuen iragarpena zein den ikus daiteke.
Urdaibaik eta Arraun Lagunakek eraman dute Kontxako Bandera etxera aurten. Bigarren jardunaldiak bestelako protagonistak ere utzi zituen. Jon Salsamendi Orioko entrenatzailea, Manex Aldai Hondarribiko arraunlaria eta Beñat Eizagirre Donostiarrako arraunlaria, besteak beste.
Zierbena bigarren izan da Kontxako Banderako 2. jardunaldia, baita sailkapen nagusian ere. Bideo honetan duzu ikusgai Zierbenako arraunlariek egindako estropada, traineru barrutik ikusita, minikameren irudiei esker.
Urdaibaik irabazi du 2023ko Kontxako Banderako gizonezkoen estropada. Bertan aritu diren traineru desberdinetako arraunlariek estropada nola bizi izan duten kontatu digute.
2023ko Kontxako Banderaren bigarren jardunaldiak, Arraun Lagunaken eta Urdaibairen garaipenak alde batera utzita, gogoan izateko zenbait irudi ikusgarri ere ekarri ditu; EITBk bideo honetan jaso ditu.
Kontxako Banderak hitzordua du igandean, irailaren 10ean, bigarren jardunaldian. Bideo honetan, estropada eremuari buruzko xehetasunak eta olatuen iragarpena zein den ikus daiteke.
Dani Perezek zuzendutako arraunlariek hankak lurrean dituzte, eta igandean duten guztia emango dute Kontxan estropada txukun bat egiteko. Urdax Antepara eta Dani Perezekin izan gara.
Bost ontzi daude 8 segundoko tartean Kontxako Banderako bigarren jardunaldiari begira, lehenengoan Urdaibaik denborarik onena egin ostean: Urdaibai, Hondarribia, Donostiarra, Orio eta Zierbena.
Urdaibaik irabazi du Kontxako Bnaderako 1. jardunaldia, bigarren txandan gailenduta. Bizkaitarrek segundo bat eta 25 ehuneneko aldea dute lehenengo txanda irabazi duen Hondarribiarekin.
Igande honetan, irailak 3, Kontxako banderako lehen jardunaldia jokatuko da Donostian. Printzipioz, ez da itsaso txarrik espero. Haize moderatua baina etengabea espero da, 20 kilometrora iritsi daitezkeen ufadekin. Ondorioz, estropadaren zailtasuna, batetik 10erako eskalan, 3koa izango da.
Zazpi talde horiek lortu dute, ostegunean, sailkatze estropadan, igandean hasiko den Kontxako Banderarako txartela eskuratzea. Donostiarra sailkatuta zegoen, eta zortzikotea osatuko du azken klub horrek.
Iragarpenaren arabera, itsasoaren baldintzak, gizonezkoen sailkatze estropadan, emakumezkoen proban izandakoak baino lagungarriagoak izango dira.
Goizean, Donostian, zozketa egin dute, zehazteko zein ordenatan irtengo diren taldeak Kontxarako sailkatze estropadan. EITB klub batzuetako ordezkariekin izan da, erlojupekoa aztergai.
Bermeoko ontziak garaipen handia lortu zuen igandean eta larunbatean egindako estropada kaskarra konpondu zuen. Horrela, Bou Bizkaiak 9 puntuko aldea du sailkapenean Hondarribiarekin, amaierarako bi jardunaldiren faltan.
Haizea, euria eta ekaitza izan dira protagonistak Eusko Label Ligako Getariako Ikurrinan. Estropadak irudi ikusgarriak utzi ditu lehiatu diren hiru txandetan.
Bou Bizkaiak erakustaldia eman du berriro eta Zierbenaren, Donostiarraren eta Kaikuren aurretik gailendu da. Hondarribiak bosgarren egin du eta 9 puntura da orain Eusko Label LIgako sailkapenean, amaierarako bi jardunaldiren faltan.
Zierbena bigarren geratu da Eusko Label Ligako Getariako Ikurrinan, eta bideo honetan ikus dezakezu arraunlariek nola bizi izan duten estropada ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
Marea aldaketak eta haizeak baldintzatutako estropadan, Mirotzak izan dira onenak. Hondarribia hirugarren izan da, eta 4 puntu murriztu du Urdaibairekiko aldea.
Eusko Label Ligak Getarian du hitzordua igandean, abuztuaren 27an, Getariako Ikurrinan. Bideo honetan, estropada eremuari buruzko xehetasunak eta olatuen iragarpena zein den ikus daiteke.
Hurrengo zuzenekoak
08 | 12:35 - 18:00 | TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Bosgarren etapa | /eu/kirolak/zuzenean/ |
09 | 12:35 - 18:00 | TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Seigarren etapa | /eu/kirolak/zuzenean/ |
24 | 22:15 - 00:30 | ERREMONTEA | ''Erremontari'' saioa | /eu/telebista/programak/erremontari/ |
10 | 12:00 - 14:00 | TXIRRINDULARITZA | Itzulia Women: 1. etapa (Gasteiz - Elgoibar) | /eu/kirolak/txirrindularitza/itzulia-women/ |
10 | 14:00 - 18:00 | TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Zazpigarren etapa | /eu/kirolak/zuzenean/ |
11 | 22:10 - 00:45 | PILOTA | B Serieko Buruz Buruko Txapelketa: Larrazabal vs Senar / Agirre vs Aldabe | /eu/kirolak/zuzenean/ |
11 | 12:00 - 14:00 | TXIRRINDULARITZA | Itzulia Women: 2. etapa (Basauri - Basauri) | /eu/kirolak/txirrindularitza/itzulia-women/ |
11 | 14:00 - 18:00 | TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Zortzigarren etapa | /eu/kirolak/zuzenean/ |
11 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Laso vs Zabaleta | /eu/kirolak/zuzenean/ |
12 | 00:30 - 01:15 | AREA TXIKIA | Athletic vs Osasuna partidako laburpena | /eu/kirolak/zuzenean/ |
12 | 11:00 - 11:30 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak (Getaria) | /eu/kirolak/zuzenean/ |
09 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa | /eu/kirolak/zuzenean/ |
12 | 12:00 - 14:00 | TXIRRINDULARITZA | Itzulia Women: 3. etapa (Donostia - Donostia) | /eu/kirolak/txirrindularitza/itzulia-women/ |
12 | 14:00 - 18:00 | TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Bederatzigarren etapa | /eu/kirolak/zuzenean/ |
12 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Altuna III vs Dario | /eu/kirolak/zuzenean/ |
13 | 22:15 - 23:15 | ''Harri Herri'' saioren denboraldi berria | /eu/kirolak/zuzenean/ |
Ez dago zuzenekorik |
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.