Itxi

Eusko Label Liga: Orio

Eusko Label Liga: Orio

Eusko Label Liga: Orio

Orio Kanpina Bandera

Orio, irabazle Euskotren Ligako etxeko banderan

A. B. E. | EITB Media

Talde oriotarra nagusitu da Orio Kanpina Banderan, eta denboraldiko bigarren garaipena bereganatu dute. Arraun Lagunak izan da bigarren eta Tolosaldea hirugarren. Donostiarra lehia gabe geratu da irteerarako prest egon ez delako. Sailkapen nagusian A. Lagunak da liderra eta Orio bigarren 3 puntura.

1:16
Orio

Oriok irabazi du Euskotren Ligako Orio Kanpina Bandera, larunbat honetan, uztailaren 16an. Ondorioz, etxean nagusitu dira oriotarrak, eta denboraldiko bigarren garaipena bereganatu dute.

Lehen txandan Tolosaldea, Hibaika, Cabo eta Tiran ibili dira lehian. Tolosaldea jaun eta jabe izan da hasieratik amaieraraino, eta txanda irabazi du 11 minutu eta 27 segundoko markarekin. 30 segundo atera dizkio Hibaikari, 47 Cabori eta 55 Tirani.

Bestalde, bigarren txandan lehiatu dira: Hondarribia, Orio eta Arraun Lagunak. Donostiarra ere bigarren txandan aritu beharko litzateke, baina pisua ahaztu zaie, haren bila joan behar izan dira, eta ez dienez irteerarako garaiz iritsi ez direnez, kanporatuta geratu dira.

Orio hasiera-hasieratik jarri da buruan; hala, ziabogan, 2 segundo atera dizkio Arraun Lagunaki eta 14 Hondarribiari. Bigarren luzean aurkariekiko abantaila handitu du Oriok, eta 11 minutu eta 25 segundoko markarekin lortu du garaipena. Arraun Lagunak izan da bigarren txandan zein estropadan irabazlearekiko 8 segundora. Arraun Lagunakek ozta-ozta lortu du bigarren amaitzea, Tolosaldeari segundo bakarra atera baitio. Tolosako taldea hirugarren izan da Orioko Banderan, lehen txandan bikain ibili ostean.

Laugarren postua Hondarribiarentzat (11:41) izan da, bosgarren amaitu du Hibaikak (11:57), seigarren Cabok (12:14) eta zazpigarren Tiranek (12:22).

Hala, bada, Orioko Banderaren ostean, horrelaxe dago Euskotren Ligako sailkapen nagusia: Arraun Lagunak da liderra 36 punturekin, Orio (33 puntu) bigarren eta Tolosaldea (29 puntu) hirugarren. Donostiarra (26 puntu), aldiz, laugarren postura jaitsi da. Behealdean, Cabo da zazpigarren 12 punturekin eta Tiran zortzigarren 6 punturekin.

Orio Kanpina Banderako sailkapena:

Orioko Banderako sailkapena. Argazkia: EITB Media

Orioko Banderako sailkapena. Argazkia: EITB Media

Euskotren Ligako sailkapen nagusia:

Euskotren Ligako sailkapen nausia. Argazkia: EITB Media

Euskotren Ligako sailkapen nausia. Argazkia: EITB Media