Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Aukerekin

Hondarribiak Kontxa irabazteko borrokari eutsiko dio

Erredakzioa

'Ama Guadalupekoa'k 11 segundora du Urdaibai. Tartean Kaiku dago, baina estropada on bat egiteko itxaropena daukate.

Hondarribiak indar guztiak erabiliko ditu Urdaibairi Kontxako Banderan gailentzeko. Gipuzkoarrek 11 segundora dituzte Bermeokoak, eta bigarren Kaiku dago, 10 segundora.

Mikel Orbañanos Hondarribikoen entrenatzailearen arabera, Donostiako uretan entrenatzea ondo etorri zaie, herriko jai girotik aldentzeko.

Igandean itsasoa bare egongo dela dago iragarrita, eta hori euren kontra joan liteke. Baina Orbañanosek gogorarazi duen bezala, Hondarribiak estropada onak egin ditu itsaso barean. "Ur bareetan ere aurten oso estropada onak egin ditugu, eta saiatuko gara lan ona egiten", dio entrenatzaileak.