Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

San Miguel Liga

Hondarribiak lidergoari eutsi dio, bederatzigarren garaipena lortuta

Ama Guadalupekoa Urdaibairi gailendu zaio Caixabank Banderan eta puntu bateko aldea du orain bizkaitarrekin ligako sailkapenean.

1:07

Hondarribiak kolpea eman du mahai gainean Caixabank Bandera irabazita eta sailkapenean Urdaibairekin zuen aldea, puntu batekoa, berreskuratuta. Estropada Castro Urdialesen jokatu dute.

Ama Guadalupekoa nagusi izan da txanda nagusian, eta lau segundoko aldea atera die bizkaitarrei. San Juan 37 segundora iritsi da, eta Kaiku, minutu eta bost segundora. Sestaokoak azkenak izan dira estropadako sailkapen nagusian.

Denboraldiko bi ontzi indartsuenen arteko lehia izan da protagonista txanda nagusian. Hondarribia lehen paladetatik jarri da buruan, Bou Bizkaiari 3 eta 8 arteko aldea aterata.

Bermeokoek ez dute amore eman, baina ez dute lortu aldea guztiz murriztea; 3 segundora baino ez dira izan momentu batzuetan. Azkenean, gipuzkoarrak nagusitu dira, lau segundogatik.

San Pedro eta Orio

Estropadako hirugarren postua Oriorentzat izan da. Horiak jaun eta jabe izan dira bigarren txandan. 19 segundo atera dizkiote Cabori, 23 Astillerori eta 28 Tirani.

Lehen txandan, garaipena San Pedrok lortu du, Zierbena segundo bakar batera utzita. Zumaia hirugarren izan da, eta Portugalete, laugarren.