Itxi

Bideoak

Asier Martinezek bere marka pertsonalik onena lortu du 60 metroko hesidun proban, 7.49 denborarekin

ATLETISMOA

Asier Martinezek bere marka pertsonalik onena lortu du 60 metroko hesidun proban, 7.49 denborarekin

Asier Martinez nafarra pista estaliko L'Eureko (Val-de-Reuil, Frantzia) mitinean itzuli zen nazioarteko txapelketa batera, azken aldiz egin eta urtebetera. Garaipena lortu zuen 60 metroko hesidun proban, bere marka pertsonala onduta (7.49). Espainiako errekorretik ehunen batera geratu zen.