Itxi

Beste kirolak

Oso larri dago

Argazki berezia bidali dio Ferrarik Bianchiri, pilotua animatzeko

Erredakzioa

Argazkian Bianchi eta Schumacher agertzen dira. Frantziarrak garuneko lesio larrienetariko bat dauka, Sutil alemaniarraren autoa pistatik ateratzen ari zen garabiaren istripua izan ondoren.

  • Schumacher eta Bianchi. Argazkia: Ferrari @InsideFerrari

    Schumacher eta Bianchi. Argazkia: Ferrari @InsideFerrari

Ferrarik animoak bidali dizkio Jules Bianchi pilotuari, argazki oso berezia vidalita: irudian Bianchi bera eta Michael Schumacher agertzen dira. Frantziarra oso larri dago iragan igandean, Japoniako Sari Nagusian, garabi baten kontra izandako istripuaren ondorioz.

Bianchik lesioa dauka garunean, larrienetariko bat, eta oso larri dago ospitalean.

 

"Taldea Sochin da, baina gure bihotzak Suzukan jarraitzen du. Itxaropena bidali nahi diogu Michael Schumacherri ere bai", esan du Ferrarik twitterren idatzitako mezuan. Schumacher ere larri dago, eskiatzen ari zela izandako istripuaren ondorioz sei hilabete koman eman ostean.

Mezuarekin batera, Ferrarik argazki bat txiokatu du. Bertan, Schumacher eta Bianchi agertzen dira, elkarri bostekoa ematen.