Itxi

Beste kirolak

Alpinismoa

K-2 mendia neguan eskalatzen saiatuko da Alex Txikon

ERREDAKZIOA

Lemoako (Bizkaia) alpinista erronka berri bati aurre egiteko prest dago. Orain arte ez du inork egin eta horrek, are gehiago motibatzen du.

  • Artxiboko irudia, Txikon. Argazkia: EITB

    Artxiboko irudia, Txikon. Argazkia: EITB

Alex Txikon alpinista bizkaitarrak jakitera eman duenez, bere hurrengo erronka K-2 mendia neguan eskalatzea izango da. Oraindik inork ere lortu ez duen zerbait da, eta hamar “zortzi mila” dituen lemoztarra lehenengoa izaten saiatuko da.

Sare sozial batean mezu txiki bat idatzi du erronka berri honetaz informatzeko. Hain zuzen ere, 8.611 m dituen munduko bigarren mendi altuena, politenetakoa eta gogorrenetarikoa igotzeko. Mendi honetan hainbat eta hainbat pertsonek galdu dute bizia beraz, ez da batere samurra izango.

Txikitatik mendi honekin amets egin duela aitortu du Txikonek. Beraz, oso motibatuta dago. Gainera, alpinistak azken urteotan ez ohiko igoera nabarmenak egin ditu, azkena uda honetan, Trangoko Torre Handira, non ez zuen gailurra lortu.