Itxi

Beste kirolak

Bat Formula

Alonsok Ferrari utziko duela baieztatu du Montezemolok

Erredakzioa

Taldeko presidente ohiak azaldu duenez, gidari asturiarrak “desengainua hartu du, urte hauetan ez duelako garaipenik lortu eta estimulu berriak behar dituelako”.

  • Fernando Alonso 2010. urtean iritsi zen Ferrari taldera. Efe.

    Fernando Alonso 2010. urtean iritsi zen Ferrari taldera. Efe.

Luca di Montezemolo Ferrariko presidente ohiak baieztatu egin du Fernando Alonsok Ferrari utziko duela. Asturiarrak denboraldia amaitzean esango dio agur talde italiarrari.

"Fernandok alde egingo du, bi arrazoirengatik: beste proiektu batean sartu nahi duelako eta, daukan adina edukita, ezin duelako garaipen gehiago lortzeko itxaron", esan du Montezemolok RAI 1 telebista kateko "Porta a Porta" saioan egindako elkarrizketan, La Gazzeta dello Sport egunkariaren arabera.

"Alonsok desengainua hartu du, azken urteetan ez duelako garaipenik lortu eta estimulu berriak behar dituelako", gaineratu du Ferrariko presidente ohiak.

Fernando Alonsok kontratua du Ferrarirekin 2016. urtera arte, eta 2010ean iritsi zen taldera. Gorriz jantzita eman dituen lau urteetan bi aldiz izan da munduko txapeldunorde.