Itxi

Beste kirolak

Igandean

Garbiñe Muguruzak Txinako Irekiko finala jokatuko du

Agentziak | Erredakzioa

Euskal jatorriko tenislariak aurten jokatuko duen hirugarren finala da.

0:46

Garbiñe Muguruzak Txinako Irekiko finala jokatuko du, Agniezska Radwanska poloniarrari hiru setetan irabazi ostean: 4-6, 6-3, 6-4. Bere aurkaria Timea Bacsinszki suitzarra izango da.

Finalerdi bizia jokatu dute Muguruzak eta Radwanskak, eta Garbiñek joko perfektua egin du zenbait momentutan, batez ere errestoan eta tanto luzeetan. Lehen seta kontra izan du baina egoerari buelta ematea lortu du, eta norgehiagokari neurria hartu dio. Poloniarrak ere kalitate handiko jokoa egin du eta ez du inoiz amore eman.

Txinakoa Muguruzak aurten jokatuko duen hirugarren finala da, Wimbledonen eta Wuhanen jokatutakoen ostean. Ingalaterran galdu egin zuen eta Wuhanen erretiratu egin zen ezkerreko orkatilan min hartu zuelako.

Txinako finalak amaiera emango dio Garbiñe Muguruzaren aste gozoari, duela bi egun Singapurreko Mastersa jokatzeko txartela lortu baitzuen. Muguruza munduko bosgarren tenislaririk onena da.