Itxi

Beste kirolak

Golfa: LPGA Tour

Carlota Ciganda, txapeldun Mexikon

Erredakzioa

Nafarroako golf jokalariak LPGA Tourreko Lorena Ochoa Invitational Mexiko Hiria txapelketa irabazi du.

1:20

Carlota Ciganda euskal golf jokalariak garaipen handia lortu du Mexikon. LPGA Tour AEBko zirkuituko Lorena Ochoa Invitational Mexiko Hiria txapelketa irabazi du igande honetan.

Nafarroako golf jokalariak maila bikaina eman du txapelketa honetan, eta azkenean garaipena ospatu ahal izan du, aste osoa lehen postuetan eman ostean. Cigandak LPGA Tourrean lortzen duen bigarren garaipena da, urrian Hego Koreako Hana Bank txapelketa irabazi baitzuen.