Itxi

Beste kirolak

Zozketa

Colegio de Gaia portugaldarra, Bera Beraren lehen aurkaria EHF Kopan

Agentziak | Erredakzioa

Joaneko partida Donostian jokatuko dute, irailaren 9an edo 10ean; itzulerakoan, aldiz, Vilanova de Gaian izango da, ondorengo astean. Portugalgo txapelduna da.

  • Artxiboko irudian, Bera Berako hainbat jokalari. Argazkia: EiTB.

    Artxiboko irudian, Bera Berako hainbat jokalari. Argazkia: EiTB.

SUPER AMARA Bera Berak Colegio de Gaia portugaldar taldearen aurka arituko da EHF Kopako lehen kanporaketan; bere herrialdeko txapelduna da gipuzkoarren aurkaria. Lehen partida, joanekoa, Donostian, irailaren 9an edo 10ean jokatuko dute; itzulerakoa, aldiz, ondorengo astean izango da, Vilanova de Gaian.

Colegio de Gaiak maiz parte hartu du Europa mailako txapelketetan, baina azken urteotan ez du emaitza oso onik lortu horrelakoetan. Aurreko denboraldian Estatuko bi talderen kontra aritu zen: Helvetia Alcobendas kanporatu zuen, baina galdu zuen Mecalia Atletico Guardesen aurka. Kanporaketa hori erreferentziatzat har lezake Bera Berak.

Lehen aldiz izango dute aurrez aurre gipuzkoarrek talde portugaldar bat. Bidebietako klubak pozik hartu du zozketaren emaitza; izan ere, bidaia ez da luzea, alde batetik, eta, bestetik, faboritoa da hurrengo kanporaketara igarotzeko.