Itxi

Beste kirolak

Londreseko Munduko Txapelketak

Usain Bolt hirugarren baino ez da izan bere azken 100 metrokoan

Agentziak | Erredakzioa

Justin Gatlin eta Christian Coleman estatubatuarrek txapeldun handiak baino denbora hobea egin dute 100 metroko finalean.

1:25

Justin Gatlin (9.92) eta Christian Coleman (9.94) estatubatuarrek Usain Bolt (9.95) mendean hartu dute Londreseko Munduko txapelketako 100 metroko final handian. Jamaikarrak brontzea irabazi du bere ibilbide profesionaleko banakako azken lasterketan.

Azken 10 urteetan, Usain Bolt jaun eta jabe izan da txapelketan handietan (Olinpiar Jokoak eta Munduko txapeltak). Orotara, 100 metroko 85 lasterketa lehiatu ditu eta 53 aldiz egin ditu 10 segundo baino gutxiagoko markak.

Igandean, abuztuaren 13an, 4x400 erreleboetako finalean gertatzen denaren zain (hori bai, bere azken lasterketa izango da), Boltek 11 urrezko domina, zilarrezko bi eta brontzezko bat irabazi ditu munduko txapelketetan. Ondorioz, Merlene Ottey herrikideak banakako lasterketetan irabazitako domina kopurua berdindu du (14 domina).

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Atletismoa