Replace this text with the error page you would like to serve to clients if your origin is offline.
Itxi

Beste kirolak

Atletismoa

Castillejok eta Merinok irabazi dute Behobia-Donostia lasterketa

Agentziak | Erredakzioa

Iraitz Arrospide hirugarrena izan da 20 kilometroko lasterketan. 30.000 lasterkarik hartu dute parte, eguraldia lagun.

1:41

Carles Castillejok eta Aroa Merinok atarikoaren pronostikoak bete dituzte, eta Behobia-Donostia lasterketan garaile atera dira.

Kataluniako atletak hirugarrenez jarraian irabazi du, bakarrik helmugaratuta, eta Chema Martinez historikoaren zenbakiak berdintzetik garaipen bakarrera geratu da. 2005 eta 2008 artean irabazi zuen.

Castillejok Camilo Santiago izan du ondoan 15. kilometrora arte. Irabazleak Jaime Leiva aurkaria utzi du atzean Gaintxurizketako igoeraren azken kilometroetan, eta Santiago eraman du berarekin.

47. minutuan, Castillejok erritmoa igo du Santiago ere atzean utzteko, helmugan garaipena zapuzteko gai izango zen eta. Mirakruzeko gainera bakarrik heldu da, helmugarainoko azken jaitsiera bakarrik gozatuta.

Iraitz Arrospidek ustekabea eman du hirugarren tokian iritsita.

Aroa Merino, berriz irabazle

AROA MERINO BEHOBIA EFE

Aroa Merino, Behobia-Donostia lasterketako irabazlea / EITB.

Emakumezkoen kategoa, Aroa Merinok berriz irabazi du Donostian, aurkaririk gabe. Iazko denbora ezin izan du hobetu, baina Arrecifekoa nagusi izan da hasieratik bukaerara arte.

Maria Vinyet Noguero bigarrena izan da, eta Dolores Marco, hirugarrena.

Futbolariak ere lasterketan

30.000 parte-hartzailek bete dute lasterketa. Eguraldia lagun izan dute, nekealdia leuntzeko euria eta 15 gradu izan direlako.

Ospetsuen artean, Joseba Llorente futbolaria Xabi Alonsoren aurretik heldu da; biak, Realeko jokalari ohiak.