Itxi

Beste kirolak

Bela

Getxok hartuko du J80 klaseko Munduko Txapelketa

Erredakzioa

Real Club Marítimo del Abra - Real Sporting Club itsas kluba izango da bi urte barru txapelketa hori antolatzeko arduraduna.

Getxok hartuko du 2019. urtean belako 2019. urteko J80 klaseko Munduko Txapelketa. Asteartean hautatu dute Getxoko Real Club Marítimo del Abra - Real Sporting Club itsas kluba txapelketa hori antolatzeko arduradun.

"Esperientzia handia dugu maila handiko probak antolatzen. Urtero oso egutegi erakargarria izaten dugu. Abrako uretako estropada eremua oso ona da, eta erraztasun logistikoak eskaintzen dizkie atzerritik datozen ontziei. Gauza hauek guztiak izan dira Munduko Txapelketa hemen egiteko gakoak", klub horretatik esan dutenez.