Itxi

Beste kirolak

Waterpoloa

Waterpoloko gizonezkoen 14 urtez azpiko Euskal Selekzioa, zortzigarren TOMO 2023 Nazioarteko Txapelketan

EITB Media

Dubrovniken (Kroazia) jokatutako txapelketan zortzigarren postu historikoa lortu du Euskal Selekzioak.

  • 14 urtez azpiko Euskal Selekzioa

    Waterpoloko gizonezkoen 14 urtez azpiko Euskal Selekzioa. Argazkia: Euskal Selekzioa

Hamalau urtez azpiko gizonezkoen waterpoloko Euskal Selekzioa zortzigarren izan da TOMO 2023 Nazioarteko Txapelketan. Horrenbestez, emaitza historikoa lortu du Dubrovniken (Kroazia).

Guztira, 40 talde baino gehiagok parte hartu dute txapelketan, eta 1.000 adingabetik gora lehiatu dira.

Igandean, apirilaren 16an, jokatutako azken partidan galdu egin dute Barcelonetaren aurka, 4-7ko emaitzarekin. Azkenean, Euskal Selekzioak zortzigarren postuan amaitu du txapelketa.

Euskal Selekzioak zortzi taldeko jokalariak izan ditu: Lautada (Araba), Easo eta Urgara (Gipuzkoa) eta Askartza, Lauro, Zornotza, Sestao eta Nautica (Bizkaia). Jokalariak zein teknikariak pozik itzuliko dira etxera egindako lan eta lortutako emaitza onak aintzat hartuta.