Itxi

Beste kirolak

Triala

Jaime Busto bigarren izan da X-Trialeko Munduko Txapelketako Nizako proban

EITB Media

Gorlizkoak bigarren postuan amaitu du, eta Toni Bou izan da irabazlea. Ondorioz, Busto bigarren da txapelketako sailkapen nagusian, eta Bou liderra 20 puntura du.

  • Jaime Busto

    Jaime Busto, Nizako proban. Argazkia: GASGAS Factory Racing

Jaime Bustok bigarren amaitu du X-Trialeko Munduko Txapelketako Nizako proba. Ostiralean, martxoaren 22an, jokatu zen proba, eta Toni Bouk bereganatu zuen garaipena.

GASGAS Factory Racing taldeko euskal pilotua jardunaldiko bigarren txandan nagusitu zen, eta Nizako probaren ostean, Munduko Txapelketako sailkapen nagusiko bigarren postuan kokatu da.

Toni Bou da sailkapen nagusiko liderra, 65 punturekin; Busto da bigarren, 45ekin, eta Gabriel Marcelli dago hirugarren, 39rekin.

"Nahiko pozik nago proba bigarren postuan amaitu dudalako, final oso ona egin ez dudan arren", adierazi du Gorlizko pilotuak.