Itxi

Beste kirolak

LIV Liga

Jon Rahm garaile taldeka, Miamiko LIV Golf txapelketan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Banakako lehian, laugarren geratu zen Bizkaiko golflaria, Tyrrell Hatton britainiarrarekin eta Marc Leishman australiarrarekin berdinduta. 69 kolpeko txartela aurkeztu zuen, par azpitik hiru kolperekin.

  • Jon Rahm, Miamiko LIV Golf txapelketan

    Jon Rahm, Miamiko LIV Golf txapelketan. EFE

Jon Rahm nagusi izan zen igandean Miamiko LIV Golf torneoko taldekako txapelketan, Legio XIII ekipoarekin. Euskal golfariak Tyrrell Hatton, Caleb Surratt eta Kieran Vincent taldekideekin lortu zuen garaipena, par azpitik 22 kolpeko txartelarekin, Bubba Watson, Peter Uihlein, Matthew Wolff eta Thomas Pieters jokalarien Range Goats GC taldeari kolpe bateko abantaila aterata.

Banakako lehian, laugarren geratu zen Bizkaiko golflaria, Tyrrell Hatton britainiarrarekin eta Marc Leishman australiarrarekin berdinduta. 69 kolpeko txartela aurkeztu zuen, par azpitik hiru kolperekin. Dean Burmester hegoafrikarrarentzat izan zen garaipena; Sergio Garcia izan zen bigarren, amaiera estu baten ostean.