Itxi

Alaves

Euskal Selekzioa

Euskadiko Futbol Federakundearekiko bere atsekabea agertu du Alavesek

ERREDAKZIOA

Alavesek bere “atsekabea eta ondoeza” agertu du Euskadiko Futbol Federakundearen eskutik “beste mespretxu” bat jaso duela salatuz. Euskal Selekzioan talde arabarraren jokalaririk ez baitu jokatuko.  

  • Alaves. Argazkia: EITB

Alavesek bere ?atsekabea eta ondoeza? agertu du Euskadiko Futbol Federakundearen eskutik ?beste mespretxu? bat jaso duela salatuz. Euskal Selekzioan talde arabarraren jokalaririk ez baitu jokatuko.

Talde arabarrak Euskadiko Futbol Federakundeak plazaratutako deialdiarekin duen adostasun eza agertu du. Izan ere, abenduaren 28an jokatuko den Euskal Selekzioaren eta Catalunyaren arteko lagunartekoan ez da Alaveseko jokalaririk izango.

Deialdiak orotara, Athleticeko hamar jokalari, Realeko sei, Eibarko bost, eta Osasunako Roberto Torres. Aipagarria dugu, gorritxoak ere Adelante Ligan jokatzen dutela, Alavesek bezala.

Talde gasteiztarrak ?trebetasun gutxiko erakustalditzat?, eta Arabako Lurralde Historikoaren aurkako sentikortasun gutxiko ekintzatzat jo du deialdia.

?Euskal futbolaren jaia kirol ekintzaz gain, ekintza politiko ere hartzea nahi badu Euskadiko Futbol Federakundeak, ez dadila ahaztu Arabak besteen besteko eskubideak dituela Euskadiko Autonomi Erkidegoan?, horrela arrazoitu du taldeak bere ondoeza.

Euskal Selekzioan jokalari arabarren aldentzearen ondorioz, Euskadiko Futbol Federakundeak honen inguruan egingo dituen ospakizunetara ez joatea erabaki du Alavesek.

Alaves Adelante Ligan dago eta bere baitan hainbat jokalari euskaldun ditu: Iñaki Goitia, Xabi Castillo, Einar Galilea, Unai Medina, Beobide, Manu Garcia, Marco Sangalli eta Sergio Llamas.